zozketea

'Sormen berrien harrobia'-rako sarrera parea zozketauko dau BEGITUk

Asier Abrisketa 2023ko mar. 24a, 10:02
Silitia taldea.

Zapatu iluntzean izango dira La Terminal aretoan eRRe, Silitia, Habia eta Formol taldeen emonaldiak, Loraldia Festibalaren baitan.

Loraldia Festibala -ren bederatzigarren edizinoa amaitzear dago. "Mailua gara!" lelopean, 21 proposamen kulturalek osotuten dabe martiaren 26ra arte Bilboko espazio desbardinetan egingo dan jaialdia: musikea, antzerkia, jantzak, literaturea, bertsolaritzea, ikus-entzunezkoak... Asko dira proposamenak eta BEGITUk sarreren zozketeagaz segiduten dau.

Atzen zozketea da hau, martiaren 25ean, La Terminal aretoan 19:00etatik 23:45era arte izango dan Gazte sormenaren harrobia-rako. Lau ikuskizun egingo dira bertan, eRRe, Silitia, Habia eta Formol-en eskutik.

Zozketan parte-hartzeako, sare sozialetan (Twitter, Facebook eta Instagram) argitalpen hau topau eta itxi erantzun bat. Zorte on!

Sinopsia

LORALDIA TERMINALA dogu sortu dogun eremu barria. Deustuko irlan kokatutako sormen barriaren harrobia. Egun osoko programazino honek gure unibersoko jente gazteari plaza eskaini gura deutso. La Terminal aretoan lau ikuskizun plazaratuko ditugu. Arratsaldean zehar, teatroa, musikea, tradizionala eta garaikidea, eta bertsolaritzea buztartuko dira. Proposamen barritzaile hauek kultur-industria honen lau espaziotan eszenaratuko dira. Balore barriak deskubritzeko aukera paregabea. Terminal honetatik gaurko sormen barria aireratzeko prest.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!