zozketea

'Popperra, Afterra, Utopia' emonaldirako sarrera parea zozketatuko dau BEGITUk

Asier Abrisketa 2023ko mar. 23a, 11:35

Domekan izango da Guggenheim museoko entzungelan bertso, literatura eta musika emonaldia, Loraldia Festibalaren baitan.

Loraldia Festibala -ren bederatzigarren edizinoa amaitzear dago. "Mailua gara!" lelopean, 21 proposamen kulturalek osotuten dabe martiaren 26ra arte Bilboko espazio desbardinetan egingo dan jaialdia: musikea, antzerkia, jantzak, literaturea, bertsolaritzea, ikus-entzunezkoak... Asko dira proposamenak eta BEGITUk sarreren zozketeagaz segiduten dau.

Seigarren zozketea da hau eta oingoan, Popperra, Afterra, Utopia saioa ikusteko aukerea dago. Bertsolaritzea, literaturea eta musikea buztartzen dituan emonaldia da Amaia Agirre, Danele Sarriugarte, Maddi Ane Txoperena, Maider Arregi, Miren Narbaizak martiaren 26an, Guggenheim museoko entzungelan 12:30ean taularatuko daben ikuskizuna.

Zozketan parte-hartzeako, sare sozialetan (Twitter, Facebook eta Instagram) argitalpen hau topau eta itxi erantzun bat. Zorte on!

Sinopsia

Danele Sarriugarteri eskatu jako geroari begira jartzea eta horren ondorioz Popperra, afterra, utopia testu originala eta zirraragarria sortu dau. Idazkia abiapuntua dogu ikuskizun hau ontzeko. Testu literarioarekin batera bi bertsolari (Maddi Ane Txoperena eta Maider Arregi) eta musikari bat (Miren Narbaiza) arituko dira eszenan.

Hausnarketa poetiko hau kate begi bat da, orain arte Loraldiaren edizio guztietan lotu dogun amaiera ekinaldian. Bertan literaturea, musikea eta bertsolaritzea buztartzen dira eta etorkizunari begira paratzen gara. Geroa eta oraina kurutzatzen diran lekua izango da berriro be Guggenheim Bilbao Museoaren auditorioa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!