zozketea

'Tetuan' filma ikusteko sarrera parea zozketauko dau BEGITUk

Asier Abrisketa 2023ko mar. 22a, 10:35

Barikuan proiektauko da Iratxe Fresnedaren dokumentala EHUko Bizkaia Aretoan 20:00etan, Loraldia Festibalaren baitan.

Loraldia Festibala -ren bederatzigarren edizinoa amaitzear dago. "Mailua gara!" lelopean, 21 proposamen kulturalek osotuten dabe martiaren 26ra arte Bilboko espazio desbardinetan egingo dan jaialdia: musikea, antzerkia, jantzak, literaturea, bertsolaritzea, ikus-entzunezkoak... Asko dira proposamenak eta BEGITUk sarreren zozketeagaz segiduten dau. Bosgarren zozketea da hau eta oingoan Iratxe Fresnedaren hirugarren dokumental esperimentala ikusteko sarrera parea dago zozketan. Tetuan hilaren 24an, barikua, proiektauko da EHU/UPV Bizkaia Aretoan, 20:00etan.

Zozketan parte-hartzeako, sare sozialetan (Twitter, Facebook eta Instagram) argitalpen hau topau eta itxi erantzun bat. Zorte on!

Sinopsia

Tetuán Iratxe Fresneda zuzendariaren hirugarren dokumentala da. Irrintziaren Oihartzunak eta Lurralde Hotzak filmekin hasitako erregistro eta oroimenaren inguruko filmen trilogia osotu dau.

Tetuán persona migratzaileen buruzko filma da, non zinema, familia istorioak eta memoria, igaro leku baten batzean diran. Annemarie, Carmelo, Irina eta Mohamed doguz protagonistak. Istorioak alkarlotzean dira eta irudi ederren bidez euren bizitzakaz enpatia sortzeako aukerea emoten dau dokumental esperimental honek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!