errugbia

Zekorrek 29-0 irabazi dabe Nerbioiren kontra

Asier Abrisketa 2023ko mar. 20a, 17:21

Ligea amaituteko partidu bakarra faltau danean laugarren postuan dagoz arratiarrak, hirugarren amaituteko aukerakaz.

Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldeak zapatu arrastian jokatu eban ligako azken-aurreko partidua, Nerbioi UBR taldearen kontra 29-0 irabazi eben arratiarrek etxean. Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak defensan egindako lana azpimarratu dau: "Garrantzitsua izan da, izan be, ligan entsegu gehien egin dauzan bigarren taldea da eta gure atea hutsean itxi genduan".

Puntu gehienak partiduaren lehen zatian lortu ebezan zekorrek baina gero, Nerbioi taldeko jokalariak hasi ziran erasoan. Halanda be, "defensa ona eta serioa" topau eben arratiarren partetik eta ezin izan eben puntu bakar bat egin.

Holan, Arratiako taldea laugarren postuan dago 36 puntugaz eta aurretik, Gaztedi taldea dago 38 puntugaz. Beraz, aprilaren 1ean zekorrek Bera Bera taldearen kontra irabazten badabe eta Gaztedik Nerbioiren aurka galdu, hirugarren postuan amaituko dabe ligea arratiarrek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!