FUTBOLA

Andrazkoen eta gizonezkoen Arratia Ak bardindu egin eben etxetik kanpo

Iñigo Irua 2023ko mar. 20a, 09:13

Martiko bigarren astegoienean andrazkoen Arratia Ak Pradejon B taldearen kontra jokatutako partidua.

Andrazkoen eta gizonezkoen Arratia Bk eta Lemoako Harrobik euren partiduak galdu ebezan etxetik kanpo.

Andrazkoen Arratia A

Andrazkoen Arratia A taldeak bana bardindu eban zapatuan etxetik kanpo Logroñon DUX Logroño B taldearen kontra jokatutako partidua. 23 jardunaldiren ostean Arratia hamargarren postuan dago 26 puntugaz. Datorren partidua etxean jokatuko dau bere aurrean dagoan Mulier taldearen kontra hilaren 25ean, arrastiko 17:45ean.

Andrazkoen Arratia B

Andrazkoen Arratia B taldeak 6-0 galdu eban domeka arrastian etxetik kanpo Basauriko Kimuak B taldearen kontra jokatutako partidua. 23 jardunaldiren ostean Arratia B zortzigarren postuan dago 34 puntugaz. Datorren partidua etxean jokatuko dau Adiskideak taldearen kontra hilaren 26an, arrastiko 17:45ean.

Gizonezkoen Arratia A

Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Sondika A taldearen kontra eta husna bardindu eban. 25 jardunaldiren ostean Arratia lidertzan dago 52 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau hilaren 25ean eguerdiko 13:30ean Gernika B taldearen kontra.

Gizonezkoen Arratia B

Gizonezkoen Arratia B taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Loiu A taldearen kontra eta 2-0 galdu eban. 25 jardunaldiren ostean Arratia bederatzigarren postuan dago 33 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau hilaren 25ean, iluntzeko 19:45ean, Gernika Sporting A liderraren kontra.

Lemoako Harrobi

Lemoako Harrobi taldeak zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Gernika Sporting A talde liderraren kontra eta 2-1 galdu eban. 25 jardunaldiren ostean Lemoako Harrobi zazpigarren postuan dago 39 puntugaz. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau hilaren 25ean, arrastiko 17:00etan, Solokoetxe A taldearen kontra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!