zozketea

'Elur Zuriren hiru heriotzak' ikuskizunerako sarrera parea zozketauko dau BEGITUk

Asier Abrisketa 2023ko mar. 17a, 12:14

'Martitzenean izango da Alondegian Khontaira konpainiaren jantza, musika eta antzerki emonaldia, Loraldia Festibalaren baitan.

Hilaren 9an hasi zan Loraldia Festibalaren bederatzigarren edizinoa. "Mailua gara!" lelopean, 21 proposamen kulturalek osotuten dabe martiaren 26ra arte Bilboko espazio desbardinetan egingo dan jaialdia: musikea, antzerkia, jantzak, literaturea, bertsolaritzea, ikus-entzunezkoak... Asko dira proposamenak eta hurrengo aste bietan, BEGITUk zazpi ikuskizunetarako sarrera pareak zozketatuko ditu. Laugarren zozketan martiaren 21ean, martitzena 19:30ean, Alondegi-Azkuna Zentroan Khontaira konpainiak taularatuko dauan 'Elur Zuriren hiru heriotzak' ikuskizunerako sarrera bi dagoz eskuragai. Sorkuntza honek teatroa, musikea eta jantzea buztartzen ditu eta testua Ander Berrojalbizek eta Joseba Sarrionandiak idatzia da.

Zozketan parte-hartzeako, sare sozialetan (Twitter, Facebook eta Instagram) argitalpen hau topau eta itxi erantzun bat. Zorte on!

Sinopsia

Khontairak historian ikertzea dau gustuko. Mendez mende igaro dan historian murgilduten dira eta garaikide bihurtuten dau. Oingoan Grim anaien eskuizkribu zahar bat eta Bela Bartokek ekialdeko Europan jasotako Erdi Aroko doinu mestizoetan aurkitu dau sormen iturria. “Ispilutxo, ispilutxo, guztietan fidelena, nor da ba gure erresumako emakumerik ederrena?” kontatzen duen ipuina narrazioaren oinarria da. Honen haritik, gogora ekarri gura dau zelan 1327. urtean Joan XXII Aita Santuak heriotza eta infernuarekin kondenatu ebazan itunak egin eta irudi, erantzun, ispilu edo beste edozeren bitartez deabruak magikoki lotzen ebezenak.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!