Bertan, 150 tramite baino gehiago egin ahal dira, Ogasun eta Finantza Sailekoak barne.
Gaur, martiak 16, Illart Gumuzio Igorreko alkatea, Andere Ortuzar Arratiako Udalen Mankomunitateako presidentea, Javier Bikandi Digitalizazioaren eta Herritarrenganako Laguntzaren zuzendari nagusia eta Elixabete Etxanobe Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputadua hurreratu dira bertara. “Gaur egun polita daukagu, Igorrera etorri gara eta bertako Gertu bulegoa zabaldu dogu. Helburua da herritarrei ahalik eta zerbitzu gehiago eta hobea emotea” esan dau diputaduak.
Gertu sarea
Bizkaiko Foru Aldundia eskualdeko bulego sare bat egiten dabil eta Igorreko bulegoa sare horretako seigarrena da. Aurrez aurreko arreta integrala emoten da bulegootan; hau da, kudeaketa guztiak, edo ia guztiak, egin ahal dira. Lehen erabilitako eskemea, zerbitzu edo sail jakin batzuen arabera zatituta egoana, alde batera itxi da.
Bulegoaren ordutegia, 08:30etik 14:00etara da, astelehenetik barikura. Bulegoan, 13 pertsonak egiten dabe lan eta kopuru hori handitu egingo da Errenta eta Azaleren Aitorpenaren kanpainetan. Bulegoa martxan ipinteko, BFAk 434.722 euroko inbersinoa egin dau.