zozketea

'Alaska' errezitaldirako sarrera parea zozketauko dau BEGITUk

Asier Abrisketa 2023ko mar. 16a, 10:30

Astelehenean izango da Castillo Suarez eta Juantxo Zeberioren poesia eta literatura emonaldia, Loraldia Festibalaren baitan.

Hilaren 9an hasi zan Loraldia Festibalaren bederatzigarren edizinoa. "Mailua gara!" lelopean, 21 proposamen kulturalek osotuten dabe martiaren 26ra arte Bilboko espazio desbardinetan egingo dan jaialdia: musikea, antzerkia, jantzak, literaturea, bertsolaritzea, ikus-entzunezkoak... Asko dira proposamenak eta hurrengo aste bietan, BEGITUk zazpi ikuskizunetarako sarrera pareak zozketatuko ditu. Hirugarren zozketan martiaren 20an, astelehena 19:00etan, Castillo Suarez eta Juantxo Zeberiok Bilboko Bidebarrieta Liburutegian taularatuko daben Alaska errezitaldi musikaturako sarrera parea zozketauko da.

Zozketan parte-hartzeako, sare sozialetan (Twitter, Facebook eta Instagram) argitalpen hau topau eta itxi erantzun bat. Zorte on!

Sinopsia

Alaska izeneko bide bazterreko hotel abandonatu batean kokatutako narrazino bategaz gurutzatuko dira hainbat poema eta doinu. Maiz idatzi da desamodioaz eta abandonuaz, baina gitxiago lekuekaz lotzen gaituen hari ikusezinaz, tokien dolua zelan egin ez dakigula.

Izan be, gure bizia, gure puskak, barriro ikusiko ez dogun jentearengan ixzten doguz, barriro egongo ez garen lekuetan. Castillo Suarezek jarriko ditu hitzak eta Juantxo Zeberiok musikea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!