udalekuak

UEMAren udaleku ibiltarirako izen-emotea zabalik dago

Erredakzinoa 2023ko mar. 14a, 17:00

Udalekua bagilaren 26tik garagarrilaren 4ra arte izango da eta gazteek Orozkotik Dimarako bidea egingo dabe.

Martiaren 31ra arte dago epea zabalik, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko gazteek -2005etik 2008ra jaiotakoak- izena uema.eus webgunean edo 943 81 66 99 telefonoan emoteko Salto! udaleku ibiltarian parte hartzeako. Udalekua bagilaren 26tik garagarrilaren 4ra arte izango da eta gazteek Orozkotik Dimarako bidea egingo dabe.

Helburua, gazteak euskerearen inguruan sensibilizetea, konzienziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da. Igaz parte-hartzaile kopurua bikoiztu udalekuak, eta hori kontuan hartuta, aurten aurrekoetan baino gazte gehiagorentzat izango da lekua, 120 lagunentzat, hain zuzuen be.

Udalerri euskaldunetako gazteak

Euskerearen inguruan herritarrak konzientzietako eta sensibilizetako ekimenak dira UEMAren ildo nagusietako bat. Horren barruan, euskerearen arnasguneei buruzko hezkuntza proiektua dago. "Euskeraz bizi diran gazteek inerziatik konzientziarako saltoa emotea eta horregaz efektu biderkatzailea sortzea da helburua. Aisialdiagaz eta euskal kulturagaz lotutako egitarau erakargarriagaz, gazteak sensibilizau eta ahalduntze kolektiborako pausua emon gura da urteroko topaketa honeekaz" dinoe UEMAtik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!