zozketea

Suirrealismoa ikuskizunerako sarrera parea zozketauko dau BEGITUk

Asier Abrisketa 2023ko mar. 13a, 12:30

Eguenean izango da Logela Multimedia eta Circle of Trust konpainien ikuskizuna Arriaga antzokian, Loraldia Festibalaren baitan.

Hilaren 9an hasi zan Loraldia Festibalaren bederatzigarren edizinoa. "Mailua gara!" lelopean, 21 proposamen kulturalek osotuten dabe martiaren 26ra arte Bilboko espazio desbardinetan egingo dan jaialdia: musikea, antzerkia, jantzak, literaturea, bertsolaritzea, ikus-entzunezkoak... Asko dira proposamenak eta hurrengo aste bietan, BEGITUk zazpi ikuskizunetarako sarrera pareak zozketatuko ditu. Bigarren zozketan, Logela Multimedia eta Circle of Trust konpainiek sortutako Suirrealismoa ikuskizun bisualerako sarrera bi zozketauko dira. Hilaren 16an izango da emonaldia Arriaga antzokian, 19:30ean.

Zozketan parte-hartzeako, sare sozialetan (Twitter, Facebook eta Instagram) argitalpen hau topau eta itxi erantzun bat. Zorte on!

Suirrealismoa jantzea, interakzinoa,  bideo sorkuntzea eta musikea buztartuten dauzan "biziki ikusgarria dan ikuskizun barritzailea" da. Arte bisualaren eta breakdance-aren bitartez, 1940ko hamarkadan Parisko kafetegietan sortutako diziplina surrealistatik jaiotako ikuskizuna da: orduko artearen ezaugarriak ikertu eta artista horren lana berrinterpretatzeko saiakerea, gaurko hizkuntzearen bitartez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!