udalekuak

Zurriolara doaz aurten Zaztaparrak

Asier Abrisketa 2023ko mar. 13a, 12:00

Abuztuaren 1etik 12ra arteko udalekuetan, Donostiako Gros auzoa ume eta gazte arratiarrakaz beteko da. Eguaztenean egingo da lehen bilera informatiboa Igorreko Kultur Etxean.

Zaztaparrak Asti Taldeak jakinarazo dauanez, aurtengo udalekuak Donostian egingo dira, Zurriola Ikastolan hain zuzen be. Abuztuaren 1ean heldu eta hamabi egunez egongo dira 2006 eta 2016 urte bitartean jaiotako ume eta gaztetxo arratiarrak bertan "libertiduten".

Udalekuen inguruan gurasoak informetako lehen batzarra, hilaren 15ean egingo da Igorreko Kultur Etxean, 19:30ean. Matrikulazinoa barriz, martiaren 23an eta 24ean egin beharko da Igorreko Kultur Etxean, 17:00etatik 19:00etara. Ume bakotxeko prezioa 200 eurokoa izango da baina neba-arreba bi badira 350 euro eta hiru izan ezkero, 450 euro.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!