Zozketea

BAS(H)OAN II kontzertua ikusteko sarrera parea zozketauko dau BEGITUk

Asier Abrisketa 2023ko mar. 10a, 10:30

Martiaren 15ean izango da Robbie Bashoren musikan oinarritutako ikuskizuna Bilboko Itsasmuseum-ean, Loraldia Festibalaren baitan.

Atzo hasi zan Loraldia Festibalaren bederatzigarren edizinoa. "Mailua gara!" lelopean, 21 proposamen kulturalek osotuten dabe martiaren 26ra arte Bilboko espazio desbardinetan egingo dan jaialdia: musikea, antzerkia, jantzak, literaturea, bertsolaritzea, ikus-entzunezkoak... Asko dira proposamenak eta hurrengo aste bietan, BEGITUk zazpi ikuskizunetarako sarrera pareak zozketatuko ditu. Lehen ikuskizuna, BAS(H)OAN izeneko kontzertua izango da; martiaren 15ean Bilboko Itsasmuseum-ean, 19:30ean.

Zozketan parte-hartzeako, sare sozialetan (Twitter, Facebook eta Instagram) argitalpen hau topau eta itxi erantzun bat. Zorte on!

BAS(H)OAN Robbie Basho (1940-1986) musikari ipar-amerikarraren obran oinarritutako ikuskizun musikala da; Beñat Axiak, Joseba Irazokik eta Julen Axiak taularatuko dabena. Tradizinoa eta modernidadea gurutzatuko ditue hamabi abestigaz. Bost Bashoren konposizinoen bersinoak dira, batzuk euskeratuta, baina badagoz euskal abesti herrikoiak be.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!