M8

Andra langileek kaleak hartuko ditue bihar

Asier Abrisketa 2023ko mar. 7a, 16:35

“Danon bizitzak erdigunean” lemapean, Igorren egingo da Arratia mailako manifestazinoa Kultur Etxetik 19:00etan urtenda.

Martiak 8 da bihar, Emakume Langilearen Nazinoarteko Eguna, eta aurten be Arratia, Ubide eta Zeberioko andra langileek euren aldarrikapenak kalera aterako ditue. Eskualdeko manifestazino nagusia 19:00etan egingo da Igorren, Kultur Etxetik urtenda.

Arratiako Mugimendu Feministak egin dau deialdi orokorra eta manifestazinoaz gainera, hainbat ekintza antolatu dira Arratian, egitarau bateratua osotu dabelarik. Holan tailerrak, ikastaroak, berbaldiak, antzezlanak, bertso-saioak eta umorezko bakarrizketak egingo dira, feminismoaren lanketearen bueltan.

Igorreko manifestazinoa amaitzerakoan, manifestariek batera kantau eta jantzan egiteko koplak be sortu ditu Arratiako Mugimendu Feministak:

Itzaletik urten gara eta

aurrera goaz batera

ahotsak altzau ta borrokatuz

urtengo gara kalera.

 

Gora andra borrokalari

langile ta artista

alaba ama amama

izan feminista.

 

Kirolean, zientzian, kulturan

beti gizonen atzean

baia apurke-apurke gu be

bagoaz lekue hartzean.

 

Gora andra borrokalari

langile ta artista

alaba ama amama

izan feminista.

 

Amore emon ez zaurien andrak

dire gure ohorea

leku danetan zabaldu daigun

gure zipriztin morea.

 

Gora andra borrokalari

langile ta artista

slaba ama amama

Izan feminista.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!