errugbia

Laugarren postua berreskuratu dabe zekorrek

Asier Abrisketa 2023ko mar. 6a, 17:15
Argazkia: Maialen Labandibar.

La Unica taldeari 25-24 irabazi eutsan Arratiko Zekorrak taldeak zapatuan San Txismen jokatutako partiduan.

Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak taldea San Txismen lehiatu zan zapatuan Iruñeako La Unica B taldearen kontra eta arratiarrak estu-estu urten ziran garaile, 25-24. La Unica B sailkapeneko atzen taldea da baina Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak azaldu dauanez, lehen taldeko jokalariakaz be jokatu eben eta arratiarrek jokalari handiak gaixo izan dauzanez, bardinduta egon da lehia. Oin, ligea amaituteko partidu bi faltau diranean, laugarrren postura bueltau dira zekorrak.

Lehen minutuetan arratiarrek entsegu bat sartu eben arren, aurkariek entsegu bi eta eraldaketa bat lortu ebezan markagailuan aurretik ipinita. Halanda be, zekorrak izartu eta hasi ziran puntuak lortzean. 25 punturaino heldu ziran, beste hiru entsegu eta eraldaketa zein zigor kolpe banagaz. Gero, partiduak bueltea emon eta iruindarraz hasi ziran kolpatzen, "suertez 24ean gelditu ziran eta horregaitik ez deuskue irabazi", azaldu dau Duñabeitiak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!