hondakinak

Asteon amaituko da Arratia Garbia kanpainearen lehenengo bueltea

Asier Abrisketa 2023ko mar. 6a, 11:50

Gaur Igorren amaitu ostean Arantzazu, Artea eta Areatzan egongo dira informazino puntu eta berbaldiak.

Arratiako Udalen Mankomunitateak martxan ipinitako hondakinen inguruko sensibilizazino eta informazino kanpainea da Arratia Garbia eta herri guztietatik pasau ostean amaituko da kanpainea martiaren 11n, faltau diran herrietatik pasau ostean.

Gaur, hilak 6, Igorren dago postua; goizez Beheko Plazan eta arrastiz Lehendakari Agirre kalean 19:00etara arte, gero berbaldia egingo da-ta Kultur Etxean. Hurrengo egunetan Arantzazu, Artea eta Areatzan egongo dira postu eta berbaldiak.

Arantzazun martitzenean, hilak 7, plazan egongo dira plazan informau eta birziklapena erraztuteko materiala banatuten, arrastiz. Hurrengo egunean, eguaztena, goizez zein arrastiz egongo dira eta egun bietan egingo da berbaldia, 19:00etan Kultur Gunean.

Artean ostera, hilaren 9an arrastiz ipiniko da postua plazan eta hurrengo egunean, goizez zein arrastiz. Hemen be, berbaldiak egongo dira egun bietan, 19:00etatik aurrera Kultur Etxean.

Amaituteko, martiaren 11n Areatzako plazan egongo dira Arratia Garbiakoak 10:30etik 13:30era. Gainera, Igorren egin dan lez, hondakinen karakterizazinoa egingo da 11:30ean, herriko eukiontzi grisetan zenbat errefuxa dagoan aztertuteko. Ez da berbaldirik egingo, zezeilaren amaieran be egon ziran Arratia Garbiakoak Areatzan eta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!