FUTBOLA

Andrazkoen Arratia Ak baino ez dau irabazi joandako astegoienean

Iñigo Irua 2023ko mar. 6a, 09:00

Andrazkoen Arratia Ak partidu garrantzitsua irabazi eban zapatuan Santandergo Racing B taldearen kontra. Andrazkoen Arratia Bk eta Lemoako Harrobik bana egien eben etxetik kanpo. Gizonezkoen Arratia A eta Bk ostera euren partiduak galdu ebezan 1-0. 

Andrazkoen Arratia A

Zapatu arrastian jokatu eban etxetik kanpo Arratia Ak Santanderren Racing B taldearen kontra eta garaipen garrantzitsua lortu eban 1-2ko emaitzagaz. 21 jardunaldiren ostean hamargarren postuan dago Arratia A 22 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Igorreko taldeak Pradejon taldearen kontra hilaren 12an, eguerdiko 13:00etan.

Andrazkoen Arratia B

B taldeak domeka eguerdian jokatu eban Pauldarrak B taldearen kontra eta bana bardindu eban etxetik kanpo. 21 jardunaldiren ostean seigarren postuan dago B taldea eta 31 puntu ditu. Datorren partidua Elorrio Bren kontra jokatuko dau hilaren 12an, arrastiko 17:30ean.

Gizonezkoen Arratia A

Atzen zazpi jardunaldiak galdu barik eroiazan Arratia Ak eta zapatu arrastian heldu zan porrota San Ignacio A taldeak 93. minutuan sartutako golagaz. 23 jardunaldiren ostean Arratia Ak lidertzan jarraitzen dau eta 48 puntu ditu. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Etxebarri A taldearen kontra hilaren 11n, arrastiko 17:15ean. 

Gizonezkoen Arratia B

Zapatu arrastian jokatu eban Usansolon Arratia B taldeak Umore Ona A taldearen kontra eta 1-0 galdu eban. 23 jardunaldiren ostean B taldea bederatzigarren postuan dago 32 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Orozkoko Atxulaur A taldearen kontra hilaren 11n, arrastiko 19:30ean.

Lemoako Harrobi

Orozkon Atxulaur taldearen kontra jokatu eban Lemoako Harrobik zapatu arrastian eta bana bardindu eban. 23 jardunaldiren ostean zazpigarren postuan dago Lemoako taldea 36 puntugaz. Datorren partidua hilaren 11n jokatuko dau Arlonagusian Loiu A taldearen kontra, arrastiko 17:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!