Arratiako Ernaiko militante bat atxilotu eben Gasteizen

Asier Abrisketa 2023ko mar. 4a, 10:43

1976ko martiaren 3ko sarraskia gogoratuteko manifestazinoan atxilotu eben gaztea. Lemoan atxiloketea salatzeko elkarretaratzea egingo da 13:00etan.

Atzo Gasteizen egin zan manifestazinoa, 1976ko martiaren 3an Espainiako Polizia Armatuak tiroz erahildako bost langileak omentzeko. Manifestazino amaieran, Foru Plazan uniforme bako ertzainek Ernai ezker abertzalearen gazte antolakundeko gazte bi atxilotu ebezan, arratiarra da bat.

Holan, manifestazinoaren parte zan Gazte Blokeak elkarretaratzeak deitu ditu, errepresinoa salatu eta gazteei alkartasuna adierazoteko. Kontzentrazinoetako bat, Lemoako Plaza Gorrian egingo da eguerdiko 13:00etan.

Gazte biak aske itxi ebezan atzo gauean bertan, bieri desordena publikoak egotzi ostean; bateri agintaritzaren kontrako atentaua be egotzi deutsie.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!