Ernai

Hamar urte bete dituala ospatuko dau Ernaik zapatuan

Iñigo Irua 2023ko martxoaren 2a

Lan egoerearen buruzko berbaldia, bazkaria eta bazkalosteko Otoiren kontzertua Lemoan ospatuko dira eta arrastian, Igorreko tabernetara mobiduko da giroa.

Egun osoko egitaraua prestatu dau Ernaik, ezker abertzalearen gazte antolakundeak zapaturako, hilak 4. Ospakizuna eta aldarria batuko ditu ospakizunak "Arratian lan eta bizi gura dogulako eta biziteko beste modu bat merezidu dogulako burrukan jarraituko dogu" dinoe. Hamarkadearen errepasoa egiteko, egun osoan zehar, 10 urtez Ernai izeneko erakusketea egongo da Karabie Gaztetxean.

Eguerdiko 12:00etan egingo jakie harrerea Karabie Gaztetxean bartaratuten diranei, eta ostean Arratien lan eta bizi gure dogu berbaldia egongo da, LAB sindikatuko eta Ernaiko ordezkarien eskutik. Berbaldian, Arratiako lan egoereari egingo jako errepasoa, besteak beste.

Ondoren, jai giroa izango da nagusi. 15:00etan, gaztetxean bazkaria egongo da eta 16:30ean Otoi taldea izango da bazkalostea girotzen. Bazkarirako txartelak Igorreko Axular Herriko Tabernan edo Lemoako Atxeta tabernan dagoz salgai. Arrastian, Igorrera mobiduko dira eta 18:30ean,  musikea tabernaz taberna eroango dabe, Bizitzeko modu bat "baflepoteoa" deitu daben ekintzeagaz. DJ Feministrak egongo dira Axular Herriko Tabernan egunari amaierea emoteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!