ilgoran

Barikuan hasiko da autodefentsa feminista ikastaroa Bedian

Bea Azpiri 2023ko mar. 1a, 11:40

Arratiako Andren Jabekuntza Eskoleak antolatutako ikastaroan WEN-DO teknikak erakutsiko dauz Ester Lopez formatzaileak.

Ilgoran Arratiako Andren Jabekuntza Eskolearen programazinoaren barruan, Autodefensa feminista ikastaroa egongo da martiko lau barikutan, hilaren 3, 10, 17 eta 24an, Bediako Errekaondo udal lokalean, 18:00etatik 20:00etara.  Jabekuntza Eskolako ekintza guztietan lez, izena aldez aurretik emon behar da mankomunitatearen webgunean, mankomunitatean edo udaletxeetan.

Ester Lopez Monje izango da formatzailea, WEN-DO disziplinako monitorea da bera. Partaideek indarkeria matxistak identifiketan ikasiko dabe ikastaroan eta indarkeriari aurre egiteko baliabideak emongo jakiez. Horretarako, teknika fisiko eta psikologikoak landuko dabez eta taldeko andreen arteko alkartasuna sendotuko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!