Preso politikoak

Bihar da atzen eguna preso politikoen aldeko menuak eskatzeko

Bea Azpiri 2023ko mar. 1a, 11:00

Zapatu eguerdirako eskatu daitekez etxera eroateko babak, sakramentuak eta postrea, hamabost euroren truke.

Sare, euskal preso eta deportaduen aldeko alkarteak, alkartasun bazkaria antolatu dau martiaren 4rako; hartu eta eroan formatuan. Hau da, egun horretan, eskatutako menuak batu eta etxera eroango dabez, honeek erosiz lagundu gura dabenek. Babak, sakramentuak eta postrea dira menua osotuten daben platerak.

Eskaerea egiteko atzen eguna bihar da, hilak 2, hurrengo telefonoetan: Lemoa, 696 802 763; Igorre, 699 919 085; Artea 600 389 055; Dima, 656 778 166; Zeanuri, 620 253 725 eta Areatza 655 723 506.
Banaketea, barriz, zapatuan hilak 4, 14:00etatik 14:30era egingo da Lemoako Gaztetxean; Igorreko Herriko Tabernan; Artean, udaletxe aurrean; Dimako frontoi txikian; Zeanurin, udaletxe aurrean eta Areatzan udaletxeko arkupetan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!