Zezeilaren 25ean Gizonezkoen Ohorezko B Mailako lider sendoa dan Iruña Rugby Clubaren kontra lehiatu zan Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak eta 47-5 amaitu zan partidua, iruindarren alde. Arrazoi nagusia, hasikerako hogei minutuak arratiarren partetik txarrak izan zirala azaldu dau Martinezek, hiru entsegu eta hiru eraldaketa jaso ebezan.
Lehen zatiaren atzen minutuak eta bigarren zatiaren lehen minutuetan barriz, zekorrak izartu eta iruindarrak ezin bere jokoa egin ibili ziran. Orduan ailegau zan arratiarren entsegu bakarra, Zumel Iturrateren eskutik. Baina atzen minutuetan, “partidua Iruñeakoen alde apurtu zan”.
Sailkapena
Atzen jardunaldiak jarraian irabazi ostean, Arratiko Zekorrak taldeak atzeurren postutik, zazpigarren, laugarren postura egin eben saltu. Atzen partiduko emaitzek barriz, bosgarren postura eroan dabe taldea. Oin, laugarrenda dan Nerbioi puntu bira daukie eta laugarren postua berreskuratzeko aukerea izango dau asteon. Izan be, atzena dan La Unica taldea hartuko dabe San Tximen zapatuan, 16:30ean.