hondakinak

Lemoan eta Igorren egongo da asteon Arratia Garbia kanpainea

Asier Abrisketa 2023ko ots. 27a, 10:15

Lemoan eguaztenera arte egongo dira informazino puntu eta berbaldiak eta Igorren, hondakinen karakterizazinoa egingo da eguenean.

Arratia Garbiak hondakinen bilketearen gaineko sensibilizazino kanpaineagaz segiduten dau eta asteon, Lemoan egongo dira informazino puntu eta berbaldiak. Astelehenetik eguaztenera izango dira arazoaren gainean informau eta materiala batzeako hitzorduak Lemoan.

Gaur, hilak 27, kontsultategi aurreko plazan egongo da arrastiz informazino puntua, 16:00etatik 19:00etara eta bihar, hilak 28, ordutegi beragaz egongo dira Arraibin. Martiaren 1ean barriz, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara bueltauko dira kontsultategi aurrera. Berbaldiak be egongo dira hiru egunotan, 19:00etatik aurrera. Astelehen eta eguaztenean Kotxepin Kultur Etxean eta martitzenean, udaletxean.

Eguenean barriz, ekintza berezia egingo dabe Igorreko Kultur Etxe aurrean, 17:00etan. Hondakinen karakterizazinoa egingo da, hau da, eukiontzi grisak hutsituko ditue kalean. Holan jentea inpaktau gura dabe antolatzaileek: "Harrituko zara edukiontzi grisean botaten dogunagaz!". Egun berean, berbaldia egingo da 19:00etan.

Horrezaz gain, barikutik astelehenera informazino puntu eta berbaldiak Igorren egingo dira. Barikuan, martiak 3, Lehendakari Agirren egongo da informazino puntua 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Hurrengo egunean, goizez bakarrik egongo dira eta astelehenean, goizez anbulategiko plazan eta arrastiz Lehendakari Agirren. Berbaldiak eguenean, barikuan eta astelehenean egingo dira, 19:00etan kultur etxean.

Bideo lehiaketea

Bestalde batetik, zabalik dago Nik be bai 2023 Argazki eta Bideo Lehiaketea. Hondakinen prebenzinoa edo birziklapenaren gaineko bideo eta argazkiak bagilaren 18ra arte bialdu daitekez Arratiako Udalen Mankomunitateko profila jarraituta. Facebooken, ArratiaBideanGagoz da profil hori eta Instagramen, Arratia Garbia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!