FUTBOLA

Indartsu dago gizonezkoen Arratia A lidertzan

Iñigo Irua 2023ko ots. 27a, 09:00

Andrazkoen Arratia B eta Plentziaren arteko partidua.

Gizonezkoen Arratia A eta B taldeek etxean jokatutako euren partiduak erraz irabazi ebezan. Andrazkoen A taldeak deskantsua izan dau atzen jardunaldi honetan eta B taldeak irabazi egin eban etxean. Lemoako Harrobik ostera husna bardindu eban etxean.

Gizonezkoen Arratia A

Zapatu arrastian jokatu eban Arratiak hirugarren postuan egoan Lekeitio taldearen kontra eta 4-1eko emaitza argiagaz irabazi eban etxean. 22 jardunaldiren ostean sendo dago arratia lidertzan eta 48 puntu ditu. Bigarrenari zazpi puntu ateraten deutsaz. Hurrengo partidua martiaren 4an jokatuko dau etxetik kanpo San Ignacio A taldearen kontra, arrastiko 18:30ean.

Gizonezkoen Arratia B

B taldeak be zapatu arrastian jokatu eban etxean Ibarsusi taldearen kontra eta 3-0 irabazi eban Igorreko taldeak. 22 jardunaldiren ostean bederatzigarren postuan dago gizonezkoen B taldea 32 puntugaz. Datorren partidua Usansolon jokatuko dau Umore Ona A taldearen kontra, martiaren 4an arrastiko 16:00etan.

Andrazkoen Arratia A

Deskantsua izan dau andrazkoen A taldeak joandako astegoienean. Datorren partidua Santanderren jokatuko dau Racing B taldearen kontra martiaren 4an, arrastiko 16:00etan. 20 jardunaldiren ostean Arratia A hamaikagarren postuan dago 19 puntugaz. 

Andrazkoen Arratia B

Domeka eguerdian jokatu eban andrazkoen B taldeak Urbietan Plentzia taldearen kontra eta 4-1 irabazi eban partidua. 20 jardunaldiren ostean seigarren postuan dago Arratia B 30 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau martiaren 5ean, Pauldarrak B taldearen kontra eguerdiko 12:30ean.

Lemoako Harrobi

Zapatu arrastian jokatu eban Lemoako Harrobik Usansoloko Umore Ona A taldearen kontra Arlonagusian eta husna bardindu eban. 22 jardunaldiren ostean zazpigarren postuan dago Lemoako taldea 35 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Orozkoko Atxulaur A taldearen kontra martiaren 4an, arrastiko 16:45ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!