Asiako liztorren kontrako kanpainea Diman eta Zeberion

Asier Abrisketa 2023ko ots. 24a, 10:00

Diman gaur egingo da saioa udaletxeko pleno aretoan 18:30ean. Zeberion barriz, bihar 11:00etan da hitzordua, gaztelekuan.

Urtero lez, vespa velutina edo asiako liztorraren kontrako kanpainea antolatu da eta daborduko egin dira saioak hainbat herritan. Asteon Diman eta Zeberion izango dira saioak; Diman hilaren 24an udaletxean, 11:30ean, eta Zeberion hurrengo egunean, hilak 25, 11:00etan gaztelekuan. Kanpainearen garrantzia gogorarazo, pasau dan urtearen balorazinoa egin, tranpak erabilten ikasi eta honeek banatuko ditue hurbildutakoen artean.

Kanpainearen helburua espezie inbaditzaileari aurre egitea da. Izan be, liztor honek Euskal Herrian ez dauka etsai naturalik eta bertako erleak jaten dabez. Holan, erle autoktonoen eskasiak eragin txarrak ditu ezti ekoizleentzako, baina batez be, desoreka ekologikoa eragiten dau, landaren polinizazino aukerak gitxitzen diralako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!