begitu

Alkarbanatu zeure Aratusteetako argazkiak irakurleakaz!

Asier Abrisketa 2023ko otsailaren 21a

Kokomarroak Artean, Deiene Gurtubai.

Bialdu argazkiak begitu@begitu.eus-era, aldizkariko 401. zenbakian aterako doguz eta sariak be egongo dira.

Mozorro eta disfrazek bete ditue Arratia, Ubide eta Zeberioko kaleak astegoienean eta aldizkariaren 401. alean irakurleek ateratako argazkientzako atala gorde dogu. Emailez jasoko doguz argazkiak, begitu@begitu.eus helbidean. Ez ahaztu argazkilariaren izen-abizenak eta lekua zein dan esaten. Irabazleak produktu lote bat jasoko dau sari lez: Garena txakolina, Geure Berbategia, The Electric Alley taldearen Apache diskoa...

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!