Arratia Garbia

Arratia Garbiak hondakinen inguruko kanpaineagaz segiduko dau

Bea Azpiri 2023ko ots. 20a, 12:14

Areatzan eta Ubiden egongo dira asteon hondakinen gaikako bilketearen inguruko informazino puntuak eta berbaldiak.

Martitzen eta eguaztenean, hilak 21 eta 22, Areatzako plazan egongo da Arratia Garbia kanpainako informazino puntua 10:30ean eta 13:30ean eta 16:00etatik 19:00etara, informazinoa emon eta materialak bananduten. Berbaldia 19:00etan izango da udaletxean.

Eguen eta barikuan barriz, Ubideko plazan egongo dira arrastiz, 16:00etatik 19:00etara. Berbaldiak 19:00etan izango dira udaletxean.

Bestalde batetik, zabalik dago Nik be bai 2023 Argazki eta Bideo Lehiaketea. Hondakinen prebenzinoa edo birziklapenaren gaineko bideo eta argazkiak bagilaren 18ra arte bialdu daitekez Arratiako Udalen Mankomunitateko profila jarraituta. Facebooken, ArratiaBideanGagoz da profil hori eta Instagramen, Arratia Garbia. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!