FUTBOLA

Gizonezkoen Arratia A eta Bk baino ez dabez puntuak lortu

Iñigo Irua 2023ko ots. 20a, 09:52

Arratia eta Monteren arteko partidua.

Gizonezkoen Arratia Ak etxetik kanpo bardindu eban eta lidertzan jarraitzen dau, B taldeak ostera 1-2 irabazi eban etxetik kanpo. Andrazkoen Arratia A eta Bk, eta Lemoako Harrobik ostera galdu egin dabez euren partiduak.

Andrazkoen Arratia A

Zapatu arrastian jokatu eban A taldeak Monte Santandergo taldearen kontra Urbietan eta bigarren zatian kanpotarrek sartutako gol batek erabaki eban partidua. Halanda be Arratiak markagailura igon ez zan gola egin eban, baloia area txikian egondako jokaldi endredau batean argi sartu zan aurkarien atean, baina arbitroak ez eban gola ontzat emon. 20 jardunaldiren ostean Arratia hamaikagarren postuan dago 19 puntugaz. Datorren astegoienean ez dau partidurik jokatuko Arratia Ak eta martiaren lehen astegoienean etxetik kanpo jokatuko dau Racing B taldearen kontra.

Andrazkoen Arratia B

Zapatu arrastian jokatu eban Arratia Bk etxetik kanpo Bilboko Artizarrak taldearen kontra eta 4-1 galdu eban. 19 jardunaldiren ostean Arratia B zazpigarren postuan dago 27 puntugaz. Datorren partidua hilaren 26an Urbietan jokatuko dau Arratia Bk Plentzia taldearen kontra, eguerdiko 13:15ean.

Gizonezkoen Arratia A

Zapatu arrastian jokatu eban Arratia Ak etxetik kanpo Gordexola taldearen kontra eta 2-0 galtzean hasi arren bardindutea lortu eban partidua talde arratiarrak. 21 jardunaldiren ostean lidertzan segiduten dau Arratiak eta 45 puntu ditu, bigarrenare zazpi ateraten deutsaz, lehen postuetan dagozan aurkariek euren partiduak gañdu dabezalako. Datorren partiduan Urbietan jokatuko dau hilaren 25ean, arrastiko 17:30ean. 

Gizonezkoen Arratia B

Zazpatu arrastian jokatu eban Arratia B taldeak etxetik kanpo eta jardunaldi honetan irabazi dauan talde arratiar bakarra izan da. Montefuerte A 1 Arratia B 2 izan zan emaitza. 21 jardunaldiren ostean bederatzigarren postuan dago Arratia B 29 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Ibarsusi taldearen kontra hilaren 25ean, arrastiko 19:45ean.

Lemoako Harrobi

Zapatu arrastian jokatu eban Lemoako taldeak Ibarsusi taldearen kontra etxetik kanpo eta 1-0 galdu eban. 21 jardunaldiren ostean zazpigarren postuan dago Lemako Harrobi 34 puntugaz. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Umore Ona A Usansoloko taldearen kontra hilaren 25ean, arrastiko 17:00etan.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!