Ubiden mozorroen desfilea eta sari banaketea egingo dabe eta Igorren be jarraituko dabe bezperan hasi ziran Aratusteak ospatzen. Areatzan Jai Batzordeak Bafle poteoa antolatu dau zapaturako, arrastiko 18:30ean Haginatik urtenda.
Lemoako Udalak, umeentzako jaia prestatu dau zapaturako, hilak 18, 17:00etatik 20:00etara. Han, ohe elastikoak, txokolatea, disko festa, jolasak eta photocalla egongo dira. Umeentzako jaiaz gainera, 20:00etan, Orkresta Elektrotuna Elektrotxarangeagaz poteoa egongo da, Bikandi tabernatik urtenda. Dsifrazik erosi ez, eta mozorroak etxeko erropakaz egitera animau gura dauz herritarrak Udalak.
Igorren, egun biko egitaraua prestatu dabe eta jaiagaz jarraituko dabe. Zapatua, hilak 18, kalejira bategaz hasiko da, 12:30ean, Garben.15:00etan, herri bazkaria egongo da eskolako
aterpean eta antolatzaileek animau gura dabe jentea bazkariko postrerako, tostadak egin eta eroatera, bertan konpartiduteko. Bazkalostean, erromeria egongo da Fan&Go taldeagaz eta bitartean sari banaketea egingo da.
Bedian Martitzen karnabal ospatuko dabe
Zezeilaren 21ean da aurten martitzen karnabal eta, tradizinoari eutsiz, egun horretan ospatuko ditue Aratusteak frontoian egingo dan jaian. Arrastiko 17:30ean, frontoian photocall-a egongo da eta han emongo dabe izena desfilean parte hartu gura dabenek. Ondoren, 18:00etan hasita, desfilea egingo dabe herrian. Gero, Txaloka Antzerki konpainia animauko dau giroa frontoian, Diskopuntx zuzeneko show zoroagaz eta jaiari amaierea emongo deutsie txokolate beroagaz.
Jairako apaingarriak bezperan egingo dabez ludotekan, 17:15etik 19:15era. Ordutegi horretan
ludotekeak ateak zabalik izango ditu, gura dauanak parte hartu dagian.