aratusteak

Bihar hartuko dabez mozorroek herrietako kaleak

Bea Azpiri 2023ko ots. 16a, 10:30

Arantzazun, Artean, Igorren, Diman eta Zeberion ekintza ugari antolatu ditue barikurako, mozorro kalejirak izango dira nagusi.

Arantzazun, 18:00etan batuko dira herritarrak plazan, kalejirea egiteko eta 19:00etan, Ogi Tostada Lehiaketea egingo dabe Herriko Tabernan. Artean be ordu berean batuko dira, “kokomarroa” jantzita, musikariakaz batera kelez kale ibilteko eta ostean, gauza txar guztien sinbolo dan “Kuberue” erreteko. Igorren, mozorroa jantzita, 17:00etan ekingo deutsie kalejireari herrian zehar, eskolatik hasita, eta ostean, 19:00etatik aurrera, Mugi zaitez disko festa, txokolatea eta euskal jantza tailerra dagoz programauta; 20:00etatik aurrera, Berbalagunen taldeko albokariak ibiliko dira herrian zehar musikea joten.

Diman, umeak izango dira protagonista nagusiak. Disfrazentzako animaliak gai hartuta, Altxorraren bila ibiliko dira herritik 17:00etatik 18:30era 4 eta urte bitartekoak eta 20:00etatik 21:00etara, 13 eta 17 urte bitartekoak.18:30ean, txokolatea bananduko da frontoi txikian eta Orkresta Elektrotunak animauko dau giroa, 18:30etik 20:15era, frontoi txikian, eta 20:15etik 21:30era, tabernetatik poteoan.

Zeberion Aratuste jaietako gaia Lantzeko Ihauteria izango da.18:00etan, txokolatea eta 19:00etan, Lantzeko zortzikoa, jantza-plaza eta musikea egongo dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!