Arratia Garbia

Bedian dagoz gaur Arratia Garbiako informazino puntuak eta berbaldiak

Bea Azpiri 2023ko ots. 15a, 12:00
Arratia Garbiaren informazino puntua Zeanurin.

Arrasti osoan egongo da plazan informazino puntua eta 19:00etan hasiko da berbaldia; Dima eta Lemoatik be pasauko dira asteon.

Arratia Garbia kanpainako informazino puntua Bediako plazan dago gaur 13:30ak arte eta arrastian 16:00etatik 19:00etara. Ondoren 19:00etan, hondakinen gaineko berbaldia egongo da liburutegian. Bihar be, eguena, hilak 16, ordutegi bera izango dabe eta eta leku berean izango dira informazino puntua eta berbaldia.

Barikuan, hilak 17 eta astelehenean, Diman egongo da informazino puntua 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara frontoi txikian. Berbaldiak udaletxean izango dira 19:00etan. Zapatu goizean, hilak 18, 10:30etik 13:30era, Lemoako estankoaren ondoan egongo da hondakinen gaineko informazinoa eta material banaketea.

Argazki eta bideo lehiaketea

Bagilearen 18ra arte, parte hartu daiteke hondakinen prebenzino eta birziklapenari buruzko argazki eta bideo lehiaketan. Modalidade bakotxeko irabazleak 100 euro izango ditu saritzat.
Parte hartzeako beharrezkoa izango da Arratiako Udalen Mankomunitateko profila jarraitutea; Facebooken, ArratiaBideanGagoz da eta Instagramen, Arratia Garbia. Testua edoargazki-oina idazteko espazioan, #arratiagarbia #nikbebai2023 traola idatzi behar da. Argazki edo bideoan beharrezkoa izango da kontua izentatzea edo etiketatzea @ArratiaBideanGagoz Facebooken eta @Arratiagarbia Instagramen. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!