Gizonezkoen Arratia A
Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian etxean jokatu eban sailkapenean bigarren joian Iturrigorri taldearen kontra eta 1-0 irabazi eban bigarren zatian Ibai Ereñok sartutako gol bateri esker. 20 jardunaldiren ostean lidertzan jarraitzen dau Arratia Ak eta 44 puntu ditu, bigarrena dan Otxarkoagari 6 puntu aterata. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Gordexola taldearen kontra hilaren 18an, arrastiko 16:00etan.
Gizonezkoen Arratia B
Zapatu arrastian Urbietan jokatu eban gizonezkoen Arratia B taldeak eta atsedenaldira irabazten heldu bazan be 1-2 galdu eban La Merced A taldearen kontra, hainbat partidu galdu barik egon da Arratia B baina atzen partidu biak galdu ditu. 20 jardunaldiren ostean bederatzigarren postuan dago gizonezkoen B taldea 26 puntugaz. Datorren partidua hilaren 18an jokatuko dau etxetik kanpo Montefuerte A taldearen kontra, arrastiko 17:00etan.
Andrazkoen Arratia A
Domeka eguerdian jokatu eban andrazkoen Arratia A taldeak etxetik kanpo San Ignacio taldearen kontra eta 2-1 galdu eban Arratiak. 19 jardunaldiren ostean hamaikagarren postuan dago talde arratiarra 19 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Santandergo Monte taldearen kontra hilaren 18an, arrastiko 15:30ean.
Andrazkoen Arratia B
Domeka arrastian jokatu eban andrazkoen Arratia B taldeak Urbietan Berrio-Otxoa A taldearen kontra eta husna bardindu eban. 18 jardunaldiren ostean seigarren postuan dago Arratia B 27 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Bilbao Artizarrak taldearen kontra hilaren 18an, arrastiko 16:00etan.
Lemoako Harrobi
Zapatu arrastian jokatu eban Lemoako Harrobik eta 3-1 irabazi eban Montefuerte A taldearen kontra Arlonagusian. 20 jardunaldiren ostean zazpigarren postuan dago Lemoako taldea 34 puntugaz. Datorren partidua hilaren 18an jokatuko dau etxetik kanpo Ibarsusi taldearen kontra, goizeko 11:15ean.