Zapatu gauean operazino polizial bat egon da Igorreko Olabarri auzoan Tiktok-en agertu dan bideoan ikusten danez. Ertzaintzak azaldu dauanez, atxiloketa bat egiteko heldu ziran Olabarrira baina azkenean Lemoan topau dabe 39 urteko gizona.
Gizon honek, Ertzaintzak dinoanez hainbat persona mehatxatu ebazan Lemoako taberna batean pistola bategaz. Atxiloketan, pistolea jaurtigai bakoa zala ikusi eben eta honegaz batera, azkora bat eta bastoi pistola bat be eukazan igorreztarrak. Holan, armak legez kontra eukiteagaitik eta arma laburragaz mehatxatzeagaitik ikertuko dabe gizona.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!