alkartasuna

Turkia, Kurdistan eta Siriako lurrikarak kaltetutako errefujiaduentzako jana batuko da Arratian

Asier Abrisketa 2023ko ots. 10a, 11:15
argazkia: Zaporeak.eus

Zeanurin eta Igorren zapatu goizean egingo da bilketea eta Igorreko institutuan hilaren 16ra arte itxi daitekez elikagaiak.

Astelehen gauean 7,8ko lurrikara bortitz batek Siria eta Turkia arteko mugea kolpatu eban, Kurdistan inguruko lurrak kaltetuta. Biztanleria askoko gunea da hau eta gehienak etxean lo egoazan, hainbeste biktima eraginda. Daborduko, gitxienez 21.700 hildako zenbatu ditue eta gehiago izango dira, jentea bizirik ateratea gero eta gatxagoa dalako. Zaurituak barriz, ia 80.000 dira eta zeresanik ez, etxea galdu dabenen inguruan.

Hondamendi humanitario larria da eta daborduko, hasi da nazinoarteko laguntzea heltzean baina kasu honeetan be igarten dira desbardintasun politikoak. Izan be, Turkiara doa mendebaldearen laguntza gehiena.

Hondamendi honeri aurre egiteko, gizarte zibila be hasia da mobiduten eta Arratiatik, Zaporeak alkartearen bitartez bialduko dau herritarrek emondako jana Ongi Etorri Errefuxiatuak Arratiak. Batez be, arrain eta lekale kontserbak, arroza, pastea eta esnea eskatu ditue kaltetuentzako eta honeek batzeako hainbat puntu ipiniko ditue:

  • Zeanuri: zezeilak 11, 11:00-14:00 Kultur Etxe ondoan.
  • Igorre: zezeilak 11, 10:30-14:00 BM alboan.
  • Arratia BHI: zezeilak 10etik 16ra, 8:15-14:15.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!