Arratia Garbia

Zeanurin egongo da Arratia Garbia kanpainako lehenengo informazino puntua

Bea Azpiri 2023ko ots. 9a, 12:14

Egunean zehar plazan banatuko da informazinoa eta 19:00etan, berbaldia emongo da udaletxean; hurrengo herria Bedia izango da.

Arratian sortutako hondakinen ehuneko handi bat, zabortegira doa. Horregaitik, zabortegira doazen hondakinak gitxitzeko gaikako bilketea, batez be organikoa, sustatu gura dau Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM) eta hondakinei buruzko informazino eta sensibilizazino kanpainea ipini dau martxan. Hasikeran, sare sozialetan bideoak zabaldu ziran, oin zuzeneko informazinoa emongo dau herrietan ipiniko diran informazino puntuetan eta berbaldietan. Gaiaren inguruko Argazki eta Bideo Lehiaketa baten be hartu daiteke parte.

Zezeil eta martiaren bitartean, Mankomunidadeko herri guztietatik pasauko dira puntu informatiboak ipini eta berbaldiak emoten. Zeanurin izango da lehenengoa, oingo zapatuan. Plazan izango dira informazinoa emon eta materiala bananduten 10:30etik 13:30era. Astelehen eta martitzenean be egongo dira informazino puntuak, goizez eta arratiz, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara eta ostean, 19:00etan, berbaldiak egongo dira udaletxean.

Zeanurik Bediari pasauko deutso lekukoa. Han, hilaren 15 eta 16an, eguazten eta eguen, egongo dira informazino puntuak eta berbaldiak. 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara plazan izango dira informazino puntuak; berbaldiak barriz, 19:00etan, liburutegian.

Nik be bai 2023, Argazki eta Bideo Lehiaketea

Bagilearen 18ra arte, parte hartu daiteke hondakinen prebenzino eta birziklapenari buruzko argazki eta bideo lehiaketan. Modalidade bakotxeko irabazleak 100 euro izango ditu saritzat.

Parte hartzeako beharrezkoa izango da Arratiako Udalen Mankomunitateko profila jarraitutea; Facebooken, ArratiaBideanGagoz da eta Instagramen, Arratia Garbia. Testua edo argazki-oina idazteko espazioan, #arratiagarbia #nikbebai2023 traola idatzi behar da. Argazki edo bideaoan beharrezkoa izango da kontua izentatzea edo etiketatzea @ArratiaBideanGagoz Facebooken eta @Arratiagarbia Instagramen.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!