BEGITU

Urtailean Arratia, Ubide eta Zeberio edurtu ziraneko argazkiak behar doguz!

Asier Abrisketa 2023ko ots. 8a, 12:15

Bialdu argazkiak begitu@begitu.eus-era, aldizkariko 400. zenbakian aterako doguz eta sariak be egongo dira.

BEGITU Aldizkariaren 400. zenbakia da hurrengoa eta bertan, urtailaren 18an Arratia, Ubide eta Zeberio zuri-zuri itzartu ziraneko argazkiak aterako doguz. Gure herri zein mendietako argazkiak erakutsi gura doguz eta horretarako, irakurleon laguntzea behar dogu. Parte hartu, txakolina, Geure Berbategia, Kristonak taldearen diska eta beste hainbat produktu zain daukazuz eta!

Parte-hartzeako, begitu@begitu.eus helbidera bialdu behar dira zure edurretako argazki onenak. Argazkiagaz batera argazkilariaren izen-abizenak eta lekua zehaztu behar dira; atzen eguna astelehena izango da, hilak 13.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!