musa

Euskal Herriko XIV. Mus Txapelketako kanporaketak jokatuko dira Areatzan eta Lemoan

Asier Abrisketa 2023ko ots. 8a, 11:38
2020ko atzeratutako txapelketako finala Leitzan // Euskal Herriko Mus Federazioa.

Lemoan, Arrañoko txokoan jokatuko da kanporaketea bariku gauean eta Areatzan, Bixer tabernan zapatu arrastian.

Zezeilaren 26ra arte, Euskal Herriko XIV. Mus Txapelketako kanporaketa saioak jokatuko dira herriz-herri, eta Arratian parte-hartzeako aukera bi egongo dira asteon. Hilaren 10ean, barikua, Lemoako kanporaketea 22:30ean jokatuko da Arrañon eta hurrengo egunean, zapatua, Areatzakoa jokatuko da Bixerren, 16:00etatik aurrera. Herriz-herriko kanporaketak diran arren, Federazinoak alboko herrietatik hurbilduteko aukerea baieztatu dau.

Kanporaketetan aurrera egin ezkero, Bizkaiko kanporaketea jokatuko da martiaren 11n. Zazpi herrialdeetakoak jokatuko dira egun berean eta honeek gaindituten dabezanek, Euskal Herriko finala jokatuko dabe Zornotzan, martiaren 25ean. Bikote irabazleak txapela, 3.000 euro eta lau lagunentzako Karibera bidai bat jasoko dau baina lehen hamasei bikoteentzako egongo dira sariak; herrialdeko kanporaketan be banatuko dira hainbat sari.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!