covid19

Amaitu da maskarearen derrigortasuna garraio publikoan

Asier Abrisketa 2023ko otsailaren 8a

argazkia: unsplash.com

Optiketan, ortopedietan eta audiometria zentroetan be itxi deutsa beharrezko izateari, ia hiru urteren ostean.

Urtailean jakinarazo eban Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak Gabonetan ez zala COVID19a dala-ta, hospitaleratzeetan gorakadarik nabari eta beraz, oindino maskarea jantzi behar dan hainbat lekutan, derrigortasuna kenduko zala.

Holan, zezeilaren 8tik aurrera kendu da derrigortasuna garraio publikoan, optiketan, ortopedietan eta audiometria zentroetan. Halanda be, neurriak bere horretan segiduko dau osasun zentro eta zentro soziosanitarioetan. Hau da kontsultategietan, ospitaleetan, farmazietan eta hagin-kliniketan berbarako. Momentuz, ez da aurreratu zentro honeetan noz sartu ahalko dan maskara barik.

Maskarearen derrigortasuna oin dala ia urtebete manteniduten dan neurri murriztaile bakarra da, 2022ko aprilaren 20an barrukaldeetan maskarea ipinteko beharra bertan-behera gelditu zanetik, garraio publiko eta osasun zentroetan izan ezik. Aurretik, 2020ko garagarrilean arautu zan maskarearen derrigortasuna eta urtebetez egon zan martxan, baita kalean be.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!