Zapatu arrastian San Txisme zelaian jokatu zan Ekin Eraikuntzak Arratiko Zekorrak eta Zaisa Txingudi talde irundarraren arteko partidua eta etxekoak garaile urten ziran, 29-13. Irundarrak bigarren dagoz sailkapenean beraz, garaipen garrantzitsua da arratiarrentzako. Izan be, jarraian irabazten daben laugarren partidua da hau eta zazpigarren postutik, laugarrenera egin dabe saltu eta hirugarrena, puntu bakarrera daukie.
Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak azaldu dauanez, "partidu oso serioa" jokatu eben: "Erasoan oso ondo eta defensan oso oso gogor; pozik gagoz laugarren garaipena dalako, gogotsu". Izan be, hasikeratik ipini eben arratiarren partiduaren erritmoa. Lehen zatian nahiko bardinduta ibili baziran be, bigarrenean etxekoak izan ziran jokoaren jaube.
Hurrengo partiduaren zain be badagozela esan dau Duñabeitiak, izan be, lehenengoen kontra jokatuko dabe hurrengo jardunaldian. Zezeilaren 19an izango da Iruña taldearen kontrako partidua, etxetik kanpo.