futbola

Lider sendoa da Arratia A

Iñigo Irua 2023ko ots. 6a, 10:50

Gizonezkoen Arratia A taldeak bakarrik irabazi dau atzen jardunaldian. Gizonezkoen Arratia Bk eta Lemoako Harrobik galdu egin dabe etxetik kanpo eta andrazkoen Arratia Ak zein Bk bardindu.

Gizonezkoen Arratia A

Zapatu arrastian jokatu eban Arratia Ak etxetik kanpo Galea A taldearen kontra eta 1-3 irabazi eban. 19 jardunaldiren ostean lider da Arratia 41 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau bigarren postuan dagoan Iturrigorri taldearen kontra hilaren 11n, arrastiko 18:00etan.

Gizonezkoen Arratia B

Domeka goizean jokatu eban gizonoezkoen bigarren taldeak etxetik kanpo eta bederatzi jardunaldi galdu barik egon ostean Begoña A taldearen kontrako partidua 2-1 galdu eban. 19 jardunaldiren ostean Arratia B zortzigarren postuan dago 26 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau La Merced A taldearen kontra hilaren 11n, arrastiko 15:45ean.

Andrazkoen Arratia A

Zapatu arrastian jokatu eban andrazkoen lehen taldeak sailkapeneko bigarren postuan egoan Burgos taldearen kontra etxean eta bina bardindu eban. 18 jardunaldiren ostean hamabigarren postuan dago talde arratiarra 19 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau San Ignacio taldearen kontra hilaren 12an, eguerdiko 12:00etan.

Andrazkoen Arratia B

Domeka eguerdian jokatu eban andrazkoen bigarren taldeak etxetik kanpo Derio A taldearen kontra eta bana bardindu eban. 17 jardunaldiren ostean seigarren postuan dago Arratia 26 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Arratia Bk Berri-Otxoa A taldearen kontra hilaren 12an, arrastiko 15:30ean.

Lemoako Harrobi

Zapatu arrastian jokatu eban Lemoako Harrobik La Merced A taldearen kontra etxetik kanpo eta 2-0 galdu eban talde arratiarrak. 19 jardunaldiren ostean zazpigarren postuan dago Lemoako taldea 31 puntugaz. Datorren partidua Montefuerte A taldearen kontra jokatuko dau Arlonagusian hilaren 11n, arrastiko 17:00etan.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!