Begitu

120.000 ikustaldi izan dauz begitu.eus webguneak 2022an

Asier Abrisketa 2023ko ots. 1a, 10:24

Hogeigarren urteurrena pasauta BEGITUk hazten jarraituten dau bai webgunean bai paperean; begitu.eus 2.825 personak irakurten dabe hilero bataz beste eta aldizkariaren 400. alea dator hileon.

2021eko garagarrilean ipini zan martxan Zertu Kultur Elkarteak Arratia, Ubide eta Zeberioren gaineko informazinoaren alde egindako erronkarik handiena izan dan ia egunero elikatzen dan webgune hau. Iñigo Iruarrizaga zuzendariak dinoanez, "helburua erabiltzaile aktiboak sustatzea eta Interneteko erreferentzia izatea eskualdeko erabiltzaileentzat izan zan eta da". Holan frogatuten dabe 2022ko datuek: hilean 2.825 irakurle batez beste eta guztira, 120.000 bisita eta 341.000 orrialde ikusketa izan ditu webguneak.

"Gaur egun BEGITU aldizkaria Arratia, Ubide eta Zeberio bere baitan hartzean dituan eremu honetan euskerazko komunikazino errefente garrantzitsua bihurtu da, duda barik"

Baina zenbaki horreek ez ziran posible izango atzen hogei urteetan Arratia, Ubide eta Zeberioko informazinoa euskeraz alkarbanatuten daroan Begitu aldizkaria barik. Hilabetekari izatetik hamaboskari izatera pasau ostean, aldizkariaren 400. zenbakia argitarauko da hilaren 15ean. "Hutsunea igarri eta hori zelan mamindu hausnartzen hasi eta Begitu martxan ipini eban euskalzale talde hak be ez dakit pentsauko eban BEGITUk 400 zenbaki beteko ebazanik; baina heldu gara zenbaki honetara eta gehiago be egingo doguz, ahal dala askoz gehiago", dino Iruarrizagak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!