arrazakeria

Arratia Futbol Taldea zigortu dabe jokalari kadete batek patka erabilteagaitik

Asier Abrisketa 2023ko otsailaren 1a

Ume sikh bat, patka jantzita // Wikipedia

Sikh erlijinoa jarraituten dabenek janzten daben buruko zapia dala-ta arbitroak partidua geratu ostean, taldeak zelaitik alde egin eban alkartasun keinu lez.

Urtailaren 21ean, Arratia Futbol Taldeko kadete mailako taldeetako bat Arrigorriagako futbol zelaian egoan ligako partidu bat jokatuten. Pedro Jose Ormazabal Arratiako presidenteak BEGITUri azaldu deutsanez, bigarren zatian sikh erlijino indua jarraituten dauan gazte bat urten zan zelaira, buruan patka jantzita; erlijino horretako jarraitzaile umeek daroarien zapia. Ezustekoa epaileak jokoa geldiarazo ebanean heldu zan. Izan be, jokalari honek lau urte daroaz jokatuten inolako arazo barik, horreetako bi federauta.

Federazinoak 300 euroko isuna eta hiru puntuko zigorra ipini deutsa Arratiari, partidua 3-0 galduta geratzeaz gain.

Presidenteak azaldu dau, lehenengo entrenatzaileak eta gero gurasoak be, arbitroari zapi hori zer zan azalduten saiatu ziran. Baina honek Nazinoarteko Futbol Federazinoaren arau bategaz argudiatu eban ebatzia: "zelaian ezin da txanorik erabili". Halanda be, ez eban kontuan izan 2014. urtean federazinoak onartu ebala jokalariek burua tapauta jokatutea, zapi biguna izan ezkero.

Kontrako taldea be partiduagaz segiduteko ados egon bazan be, epaileak ez eban atzera egin. Beraz, entrenatzaile eta jokalariek partidua bertan behera itxi eben alkartasuna adierazoteko. Hori dala-ta, taldea zigortu dabe. Partidua 3-0 galduta itxi, hiru puntu kendu eta 300 euroko isuna izango dau Arratiak. Ormazabal presidenteak azaldu dau, gertatutakoa "ez dala normala" eta daborduko errekursoa aurkeztu dala federazinoan.

Izan be, astegoien honetan beste partidu bat jokatuko dabe eta ez dakie zer pasau daitekean. Errekursoa argudiatuteko, jokalari profesionalen argazkiak be aurkeztu dauz Arratia Futbol Taldeak, badagozalako turbante eta bestelako zapi batzuekaz jokatuten daben futbolistak. Modu berean, Ormazabal presidenteak uste edo espero dau, federazinoak ez dauala gertatutakoa ondo aztertu eta partidutik joan zirala bakarrik hartu dala kontuan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!