Gaur, hilak 31, Bizkaiko udal eta mankomunidadeen webguneak zerbitzuz kanpo itxi dauz Bizkaiko Foru Aldundiak, "zibereraso saiakera" baten ondorioz. Azaldu dabenez, BiscayTIK sarean emon da eraso saiakerea, instituzino publiko askoren datuak gordetan diran zerbitzarian hain zuzen be.
Beraz, gaurkoz ezingo dira online egiten diran tramite eta kudeaketa desbardinak egin webguneotan. Foru Aldundiak esan dau, udaletxean bertan aurrez aurre egiten diran kudeaketak bakarrik egin izan ahalko dirala: ziurtagiriak lortu, erroldan alta emon edo obra-lizentziak eskatutea. Baina hainbat udalek, tartean Areatzakoak, eskatu dabe "gaur udaletxera joan eta izapideren bat egitea pentsauta izan ezkero, atzeratu dagien".