Zezeilaren 7an hasiko da Plazerra izango da ala ez da izango Arteako Kultur Etxean; 9an, Arteterapia Igorrekoan, eta 18an, Diman Sortu zure oihalezko konpresa. Izena arratia.net webgunean, Arratiako Udalen Mankomunitatean, udaletxeetan eta 688 62 73 93 telefonoan emon daiteke.
Ordu bi eta erdiko hiru saiok osotuten dabe Plazerra izango da ala ez da izango tailerra. Gisela Bianchi eta Aida de la Calleren gidaritzapean, zezeilaren 7an, 14an eta 28an izango dira eskolak, 18:00etatik 20:30ak arte. Tailer honetan partaideek andren sexualidadearen gainean eztabaidatuko dabe.
Arteterapia tailerra barriz, zezeilaren 9an eta 23an izango da, 18:00etatik 19:00etara, Igorreko Kultur Etxean. Han, Elda Barreroren eskutik, partaideek, artea erabiliz, euren desio sakonak identifikau eta adierazoko dabez.
Zezeilak 18, zapatuan izango da Sortu zure oihalezko konpresa tailerra, 10:00etatik 13:00etara, Dimako Elexalde geletan, Sol Ortega Criadoren gidaritzapean.