FUTBOLA

Lidertzan segiduten dau Arratia A taldeak

Iñigo Irua 2023ko urt. 30a, 10:24

Gizonezkoen A taldeak 3-0 irabazi eban eta B taldeak bardindu. Lemoako Harrobik galdu egin eban etxean. Andrazkoen A taldeak etxetik kanpo bina bardindu eban eta B taldeak galdu etxean.

Gizonezkoen Arratia A

Gizonezkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Urbietan Atletismo Ortuella taldearen kontra eta atsedenaldira husna heldu baziran be 3-0 irabazi eban Arratiak bigarren zatiko golei esker. 18 jardunaldiren ostean lidertzan dago talde arratiarra 38 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Igorreko taldeak Galea A taldearen kontra zezeilaren 4an, arrastiko 18:30ean.

Gizonezkoen Arratia B

Arratia A taldearen ostean jokatu eban gizonezkoen bigarren taldeak Mungia A lider zanaren kontra eta bana bardindu eban, galdu bako partiduen bolada bederatzi partidura luzatuz. 18 jardunaldiren ostean Arratia B zortzigarren postuan dago 26 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Begoña A taldearen kontra zezeilaren 5ean, goizeko 11:15ean.

Andrazkoen Arratia A

Andrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban Berriozar talde nafarraren kontra eta bina bardindu eban. 17 jardunaldiren ostean Arratia hamahirugarren postuan dago 18 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau bigarren postuan dagoan Burgos taldearen kontra zezeilaren 4an, arrastiko 17:30ean.

Andrazkoen Arratia B

Andrazkoen bigarren taldeak ostera domeka eguerdian etxean jokatu eban bigarren postuan dagoan Sestao River taldearen kontra eta 1-2 galdu eban. 16 jardunaldiren ostean seigarren postuan dago Arratia B 25 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Arratia Bk Derio A taldearen kontra zezeilaren 5ean, eguerdiko 12:45ean.

Lemoako Harrobi

Lemoako taldeak be zapatu arrastian jokatu eban Arlonagusian Begoña A taldearen kontra eta 0-2 galdu eban. 18 jardunaldiren ostean seigarren postuan dago Lemoako Harrobi 31 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau La Merced A taldeaen kontra zezeilaren 4an, arrastiko 16:00etan. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!