pelotea

Euro1Wall Tourra jokatuko dabe Herbehereetan hiru arratiarrek

Asier Abrisketa 2023ko urt. 27a, 11:17

Lur Ziarrusta dimoztarra, Mikel Aurrekoetxea lemoaztarra eta Mikel Beldarrain arteaztarra egongo dira jokoan bihartik aurrera, banaka zein binaka.

One wall, nazinoarteko frontoia euskeraz, horma bakarreko pelota-jokoa da eta atzenaldian, hainbat arratiarrek hartzean dabe parte nazinoarteko txapelketetan. Holan, Europako kasuan, Euro1Wall Tour-ean, lau open jokatuko dira aurten: Herberehetan, Erresuma Batuan, Espainian eta Belgikan. Emoitzakaz, ranking-a egin eta onenek jokatuko dabe atzen txapelketa bat.

Lehen open-a izango da Herbehereetakoa eta bertan dagoz daborduko Lur Ziarrusta dimoztarra, Mikel Aurrekoetxea lemoaztarra eta Mikel Beldarrain arteaztarra. Euskal Herria ordezkatuten, laugarrena da Abadiñoko Aitor Arabiourrutia. Euren estadu zein nazinoko bandera barik jokatuko daben jokalari bakarrak dira euskaldunak eta Irlandakoei, Belgikakoei, Ingalaterrakoei, Herbeheretakoei, Galesekoei eta Frantziakoei egin beharko deutsie aurre.

Open-ak jardunaldi bi izango ditu. Zapatuan, hilak 28, banakako partiduak jokatuko ditue eta domekan, hilak 29, binakakoak. Binakako partiduetan Ziarrusta eta Beldarrain batetik, eta Aurrekoetxea eta Arabiourrutia bestetik ibiliko dira. Partidu guztien ordutegiak ikusi daitekez tournify.uk webgunean eta partiduak, zuzenean ikusi ahalko dira Euro1Wall facebook kontuan.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!