errugbia

19-34 irabazi dabe zekorrek Zarautzen

Asier Abrisketa 2023ko urt. 23a, 17:00

Arratiarrek lortu dabe sailkapenean aurrera egitea eta bosgarren postuan dagoz oin; "jokalariak gogotsu dabiz" dino Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak.

Domekan, Gesalaga Okelan Zarautz/Beltzak KE taldearen kontra lehiatu zan Arratiko Zekorrak Ekin Eraikuntzak taldea etxetik kanpo eta hirugarrenen kontrako partidua ezin hobeto joan zan, 19-34 ko garaipenagaz. Holan, zekorrak sailkapeneko bosgarren postuan dagoz oin, laugarrenagaz bardinduta eta hirugarrena puntu bira dabelarik.

Domekako partidua, arratiarrentzako lasaia izan zala azaldu dau Ekaitz Duñabeitia entrenatzaileak. Halanda be, gorabehera handikoa be izan zan: "Atakean min handia eragin dogu, baina eurak hirugarren joan dira eta ondo jokatuten dabe". Atzenaldiko garaipenek taldea motibau dabela be gehitu dau. Gogotsu dagoz eta motibazinoa beharko dabe hurrengo partiduari aurre egiteko, zezeilaren 4an Zaisa Txingudi hartuko dabe-ta San Txismen, sailkapeneko bigarrenak.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!