futbola

Arratia Ak lidertzari eusten deutso

Iñigo Irua 2023ko urt. 23a, 10:39

Gizonezkoen Arratia Ak eta Lemoako Harrobik bana bardindu dabe etxean, andrazkoen Arratiako talde biak eta gizonezkoen Bk ostera euren partiduak irabazi dabez.

Gizonezkoen Arratia A

Zapatu arrastian jokatu eban gizonezkoen Arratia A taldeak Basconia B taldearen kontra Urbietan eta bana bardindu eban. 17 jardunaldiren ostean Arratiak lider segiduten dau eta 35 puntu ditu. Datorren partidua barriro jokatuko dau etxean Atletismo Ortuella taldearen kontra, hilaren 28an, arrastiko 15:45ean.

Gizonezkoen Arratia B

Gizonezkoen Arratia B taldeak be Igorren jokatu eban zapatuan eta 1-0 irabazi eban Ugao taldearen kontra. 17 jardunaldiren ostean Arratiak 25 puntu ditu eta zortzigarren postuan dago sailkapenean, Arratia Bk 8 jardunaldi daroaz galdu barik. Datorren partidua be Urbietan jokatuko dau lidertzan dagoan Mungia A taldearen kontra hilaren 28an, arrastiko 18:00etan.

Andrazkoen Arratia A

Andrazkoen Arratia Ak domeka goizean jokatu eban Logroñes U.D. taldearen kontra eta garaipen garrantzitsua lortu eban 3-2 irabazita. Hamasei jardunaldiren ostean 12. postuan dago talde arratiarra 17 puntugaz. Datorren jardunaldian puntu bakarrera daukan Berriozar talde nafarraren kontra jokatuko dau hilaren 28an, arrastiko 16:00etan.

Andrazkoen Arratia B

Andrazkoen Arratia B taldeak zapatu gauean jokatu eban Ibaiondo Nerbioi Erreka A taldearen kontra eta 1-0 irabazi eban. Hamabost jardunaldiren ostean seigarren postuan dago andrazkoen bigarren taldea 25 puntugaz. Datorren partidua bigarren postuan dagoan Sestao River taldearen kontra jokatuko dau barriro Igorren hilaren 29an, eguerdiko 12:30ean.

Lemoako Harrobi

Lemoako taldeak zapatu arrastian jokatu eban liderra dan Mungia A taldearen kontra Arlonagusian eta bana bardindu eban partidua. 17 jardunaldiren ostean Lemoako Harrobi bosgarren postuan dago sailkapenean 31 puntugaz. Datorren partidua etxean jokatuko dau barriro Begoña A taldearen kontra hilaren 28an, arrastiko 17:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!