berbalagun

Izenaduba Basora bisitea antolatu dau Berbalagunek

Asier Abrisketa 2023ko urt. 17a, 10:39

Mungiako euskal mitologiaren interpretazino zentroa eta Bizkaiko baserri zaharrena eguen arrastian bisitauko dabez, eguaztenean emon daiteke izena.

Urtailaren 19an, eguena, AEKren euskerearen erabilerea buztartuteko Berbalagun ekimenaren talde arratiarrek txango bat antolatu dabe Mungiara: Izenaduba Basoa euskal mitologiaren interpretazino zentrora eta honen parte dan Landetxo Goikoa baserrira, Bizkaiko baserririk zaharrena dana, 1510 urtekoa hain zuzen be.

Urtekerea arrastiz egingo da, 16:00etan Igorretik kotxeak antolatu ostean urtenda. Askoz jota, hogeiko taldea egingo da euskaldun zahar, barri zein ikasleakaz. Parte-hartzeako, izena eguaztenean, hilak 18, emon daiteke Igorreko Kubulu Euskaltegian; 09:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 19:00etara.

Izenaduba Euskal Herriko mitologiaren inguruko lehenengo interpretazino zentroa da, 6.000 metro karratu daukaz eta honen parte da Bizkaiko baserri zaharrena dan Landetxo Goikoa baserria. Parkean, "dana da magikoa" eta izaki mitologikoak eta honeen inguruko kondairak ezetuteko gune aproposa da. XVI. mendeko baserrikoa ostera, helduentzako bisitea da eta orduko arkitektura zein bizimodua ezetuteaz gain, euskal historia eta kulturara hurbilduteko balio dau.

Berbalagun

Berbalagun egitasmoak euskera ikasleek eta euskaldunek osotutako taldeak sortzean ditu, adin guztietarako mintzapraktika saioak antolatuta. Taldeek eurek ebazten dabe euren ordutegia eta non batu; beraz, hainbat jardueratarako aukerea emoten dau: mintzataldeak, txangoak, tailerrak, mintzodromoak, lehiaketak, berbaldiak, urtekerak eta astegoienpasak, berbarako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!