futbola

Gizonezkoen Arratia A lidertzan

Iñigo Irua 2023ko urt. 16a, 10:50

Gizonezkoen Arratia Ak, andrazkoen Arratia Bk eta Lemoako Harrobik irabazi ditue astegoieneko partiduak. Gizonezkoen Arratia Bk ostera bardindu eta andrazkoen lehen taldeak galdu egin dau.

Gizonezkoen Arratia A

Urteko lehen partidua galdu ostean, pasau dan zapatuan etxetik kanpo Apurtuarteren kontra jokatutakoa irabazi egin eban Arratia Ak, 0-2. Hamasei jardunaldiren ostean Arratia A lidertzan dago 34 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Basconia B taldearen kontra hilaren 21ean, arrastiko 17:45ean.

Gizonezkoen Arratia B

Domeka arrastian etxetik kanpo jokatu eban Arratia B taldeak ostera Ezkurdi Aren kontra eta bana bardindu eban talde arratiarrak. Hamasai jardunaldiren ostean 22 puntu ditu Arratia Bk eta bederatzigarren postuan dago. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Ugao taldearen kontra hilaren 21ean, arrastiko 15:30ean.

Andrazkoen Arratia A

Arratia A taldeak zapatuan jokatu eban ligako partidua lidertzan dagoan Real Sociedad B taldearen kontra eta 0-5 galdu eban etxean. Hamabost jardunaldiren ostean 16 taldeko ligan hamahirugarren postuan dago 14 puntugaz. Datorren partidua be Urbietan jokatuko dau urtailaren 22an, goizeko 11:15ean U.D. Logroñes taldearen kontra.

Andrazkoen Arratia B

Arratia Bk ostera domekan jokatu eban etxetik kanpo Bizkerre C taldearen kontra eta 0-2 irabazi eban. 14 jardunaldiren ostean Arratia B seigarren postuan dago 22 puntugaz. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Arratia Bk Ibaiondo Nerbioi Erreka A taldearen kontra hilaren 21ean, gaueko 20:00etan.

Lemoako Harrobi

Lemoako Harrobik domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Ugao taldearen kontra eta 1-2 irabazi eban. Lemoako Harrobi seigarren postuan dago hamalau jardunaldi jokatu ostean 30 puntugaz. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko dau Lemoako taldeak Mungia A liderraren kontra hilaren 21ean, arrastiko 17:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!