aurrekontuak

Onartu dira Arratiako Udalen Mankomunitateko aurrekontuak

Asier Abrisketa 2023ko urt. 12a, 12:57

EAJko ordezkarien aldeko botoakaz egin dau aurrera 2023ko aurrekontuak, ia 5,8 milioi euro kudeatuko dira guztira.

Abenduko osoko bilkuran, EAJren aldeko eta EH Bilduren kontrako botoekaz onartu zan 2023rako Arratiako Udalen Mankomunitatearen aurrekontua, Ubideko Herri Kandidatura ez zan bertaratu. Holan, onartu da aurten 5.778.781,80 euro gastetea, "partidarik garrantzitsuenak gizarte-zerbitzuetakoak" izango diralarik. Beste alde batetik, AUMk onartu dau atzen legealdiko Eguneko Arretza Zentroa martxan ipinteko proiektuak kale egin dauala, "zerbitzuaren erabiltzaile falteagaitik".

Gizarte Larraialdietarako Laguntza eta etxerik etxeko zerbitzuarentzat 327.000 euro egongo dira eta Zerbitzu Zorroan, 74.000 euro. Gazteriarentzat barriz, 75.000 euro bideratuko dira eta 58.000 genero bardintasuna buztartuteko. Desgaitasunak daukiezan personak lagunduteko 35.000 euro dagoz eta mantenidu egiten da enplegua sustatzeko partidea, 100.000 euro.

Beste alde batetik, 2030 Agenda planean aurrera egiteko, Mankomunitateak arlo horretan behar egiteko persona bat kontratetea aurreikusten dauala azaldu dabe. Beraz, jasangarritasunerako partida 101.958 eurokoa izango da. Argiteria publikoan be inbertiduko dira ia 250.000 euro: "Efizientzia energetikorako neurriak ezarten jarraituko da, atzen urteotan diru-aurrezte handia ekarri dabe konsumo elektrikoan".

Partida nagusi bi

Aurrekontuan proposatutako ditu gehiena adinekoentzako Arratiako Egoitzara bideratuko da aurten be, era autonomoan kudeatuko dabez 2.327.897,54 euro. Egoiliarrentzako laguntzan, animazino psikosozialean, zerbitzu medikuan, garraioan eta fisioterapian egingo dira inbersinoak. Beste partida nagusia ostera, uri-hondakin solidoen bilketa eta tratamendurako izango da: 1.259.972 euro. Azpimarratu dabe, kamioi barria erosiko dala eta eukiontzi marroiaren inguruko sensibilizazino kanpaina bat ipiniko dala martxan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!